Itziar Murua Uria

Irakasle lanetan aritu da Antoniano Ikastetxean urte askoan eta bertako zuzendari izan da 8 urtez. Indar berezia egin du ikastetxe euskaldun eta berritzaile bat izan dadin.

Ion Arozena Eizagirre

Geologian lizentziatua, bigarren hezkuntzako irakasle izateko masterduna eta robotika industrial eta automazioan goi maila. Azken 4 urtetan makina-erremintako instalazio elektrikoetan lanean.

Mikel Goenaga Gubia

Egur munduari lotuta 25 urtez lan egin du administratzaile eta enpresaburu moduan. Azken 8 urtetan EH Bilduko zinegotzi izan da, gobernu arduretan Herrilan, Proiektu, Azpiegitura, Zerbitzu eta Mugikortasun zinegotzia izanik eta gaur egun udal taldearen bozeramaile da.

Ainara Landa Argote

Administrari ikasketez gain, Gizarte Hezkuntzan diplomatua. 2002tik Ameztoi enpresako giza baliabideen arduradun. Zarautz abesbatzako eta Zarakatun batukadako kide

Begotxu Olaizola Elordi

Euskal Filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritza Aplikatuan masterra. DBHko irakas-lea Orioko Herri ikastolan. Euskal Herria, Katalunia eta Gales arteko zubilan ekimenetan murgildua. Giza-eskubideak, autodeterminazioa eta demokrazia sustatzen dituzten hainbat dinamiken partaide.

Jabi Etxaburu Elu

Itsas Merkante Ontzi Makinetako burua eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Mantenimen-du burua. Zubi Zahar ikastolako lehendakari ohia eta Zarautz Igeri taldeko arduradun ohia. Bilduko Zarauzko zinegotzia ta Urola Kosta Mankomunitateko lehendakariorde 2011-2015 legealdian.

Jexux Goikoetxea Balentziaga

Magisteritzan lizentziatua. Aiako eskolan Haur Hezkuntzako irakasle.

Eider Illarramendi Azkue

Familiako enpresako arduradunetako bat. Hainbat herri ekimenetan ibilia. 2011-15 legealdian lehenengo alkateorde eta udal gobernuko bozeramaile.

Ainhize Larramendi Larrarte

Arkitektoa. Gaur egun barne diseinuko estudio batean lanean. Auzoko jai batzordeko kide.

Aitor Korta Etxabe

Mekaniko espezialista ikasketak. Duela 20 urte egin zen kooperatibista eta, orain Danobat S.Koop.-en lanean, bertako aeronautikako dibisioko makinak muntatu eta bezeroaren etxean martxan jartzen. Azken lau urtetan EH Bilduko zinegotzia izan da Zarauzko Udalean

Leire Udabe Aizpurua

Biologian lizentziatua eta elikadura arloan espezializatua. Azken urteetan Lakari koo-peratibako bazkide-langile da eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzen duen Ola-tukoop sareko kide ere bada.

Antonio Sanchez Murillo

Jubilatua eta Zarauzko pentsiodunen pla-taformako kidea. Urte askoan Ikastolako mantenimendu lanetan aritua.

Edurne Epelde Pagola

Hezitzailea. Pedagogia feministan eta talde dinamizazio prozesuetan aritua. Gaztetatik mugimendu feministako kidea.

Eneko Arias del Rio

Zarautzen transformadore elektrikoak egiten dituen tailer bateko langilea eta mugikorren munduan enpresa txiki bat duena. Mantenimendu elektromekanikoan ikasketak ditu.

Goizane Arana Arexolaleiba

Haur Hezkuntzan eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua. Beti ibili da euskalgintza arloan lanean. Urte askoan AEK-n aritu da irakas-le eta koordinatzaile lanetan, Zarautz eta Urola Kosta mailan. Egun UEMAko euskara teknikaria da.

Mattin Muniain Iribar

Energiaren Ingeniaritzan graduatua eta masterra amaitzen. SKAPA jai batzordeko kide da eta gazte mugimenduan ere badabil.

Maixabel Ezenarro Errazkin

Urte askoan ostalaritzan aritua. Duintasuna eta Oneka Emakume Pentsiodunen elkarteko kidea.

Xabier Maiz Albeniz

Azken 24 urtetan KSB-Iturreko langile, tornulari eta fresatzaile. Programatzaile bezala ere jardun da. Bost urtetan langile batzordeko buru izan da.

Naiara Carvajal LarraƱaga

Zuzenbidean Lizentziatua. Giza Eskubideen Masterra. LABeko Abokatu ohia. Azken lau urtetan, EH Bilduko zinegotzia eta irakaslea EHUko Zuzenbide Fakultatean.

Isaak Ostolaza Andreano

Pentsioduna. 1979 eta 1982 artean Geta-riako alkatea. Nagusilan elkarteko kidea.

Juan Luis Illarramendi Roteta

2011-2015 legealdian, Zarauzko alkate.

Ane Arruti Lopetegi

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua. Hedabide ezberdinetan lan egin du. Azken lau urtetan, EH Bilduko zinegotzia eta komunikazio arduraduna.

Agustin Silvan Gabilondo

Elektrizitate ikasketak egin zituen. Herriko zenbait kultura ekintzetan partaide

Karmele Alberdi Linazasoro

Administrari teknikoa. Foru Aldundian idazkari lanetan aritua. Zarauzko Udalean EH Bilduko zinegotzia 2011-2019 urteetan.