Herriko eragileekin bilerak egiten jarraitzen dute EH Bilduren Zarauzko udal hautagaitzako kideek. Oteitza Lizeo Politeknikoan izan dira gaur Itziar Murua Uria alkategaia eta Ainara Leunda eta Naiara Carvajal zerrendakideak. Jose Inazio Martija zuzendariak eta Iñigo Aranguren enpresekiko harremanen arduradunak hartu dituzte EH Bilduko kideak. Eskolak dituen erronkez, Lanbide Heziketaz eta Zarautz eta eskualdeko enpresekin dituzten harremanez aritu dira, besteak beste. Datozen egunetan Zarauzko hainbat enpresatan izateko asmoa dute EH Bilduko hautagaiek.