Auzoz auzoko ekitaldiekin bukatzeko, Itxasmendi auzoan izan dira ostegun iluntzean EH Bilduko udal hautagaiak, Itziar Murua Uria alkategaia buru dela, datorren legealdirako asmoez hitz egiteko auzotarrekin.

EH Bilduren asmo orokorren berri eman du Itziar Muruak, eta enpleguaren arloan hartu nahi dituzten neurrien buruzko azalpena eman du Jexux Goikoetxea hautagaiak, EH Bilduren zerrendako zazpigarrenak. EH Bilduren asmoa “helburu duin eta egonkorra” bultzatzea dela esan du, zarauztarrek bere bizitza proiektua bertan garatzeko aukera izan dezaten”. Horretarako, besteak beste, “hiru sektoreen arteko oreka” sustatuko dutela eta kontratazio publikoetan “soldata duina” ziurtatuko dutela agindu du.

Javi Etxaburu hautagaia, EH Bilduren zerrendako seigarrena, Itxas Mendi auzoari buruzko gaiez aritu zen, hala nola Iritako naturgunea, kirol instalzioak eta auzoko jaiak. Auzo elkarteaz ere jardun zuen, eta zorionak eman zizkion egiten ari diren lanagatik.

Itxas Mendiko ekitaldiarekin, EH Bilduko hautagaiek bukatutzat eman dituzte auzoz auzo bertako bizilagunekin egin dituzten topaketak. Aurretik, IƱurritzan, Vista Alegren eta Azken Portun izan dira.