Auzoz auzoko lehen ekitaldia egin dute EH Bilduko hautagaiek Iñurritzan, igande eguerdian. Itziar Murua Uria alkategaiak hauteskunde programaren ardatz nagusiak aurkeztu ditu, Javi Etxaburu zerrendakideak ingurumen arloko asmoen aurkezpena egin du eta Eider Illarramendi zerrendakidea Iñurritza auzoarekin lotutako gaiez mintzatu da. Ondoren, ekitaldira bertaratu diren herritarrekin solasaldia izan dute Iñurritza auzoan egin daitezkeen hobekuntzei buruz.