Kartel pegatze tradizionalarekin ekin diote hauteskunde kanpainari udal eta foru bozetarako EH Bilduren Zarautzko hautagaiek. Ostegun eta ostiral arteko gauerdian hasi da ofizialki kanpaina. Goiko argazkian, ezkerretik eskuinera, Mikel Goenaga, Jexux Goikoetxea, Ainhize Larramendi, Itziar Murua, Esther Agirre, Javi Etxaburu eta Eider Illarramendi, Bilgunean, kartel pegatzea hasteko prest. Beheko irudian, lehen kartelak jarri berritan.