Abendaño industriaguneko hiru enpresa garrantzitsutan izan ziren Itziar Murua Uria alkategaia eta Zarauzko EH Bilduko hauteskunde zerrendako bigarren eta hirugarrena, Jon Arozena eta Mikel Goenaga. KSB Itur, Engranajes Juaristi eta Gesalaga enpresatan izan ziren hiru hautagaiak, enpresa bakoitzaren egoeraz ez ezik Zarauzko industriaren egoera orokorrari buruz ere aritzeko. Argazkian, Gesalaga enpresara egindako bisitan, Arozena, Murua, Jose Luis Gesalaga eta Goenaga.