Udal kontratazioan 1.200 euroko gutxieneko soldata bermatzeko neurriak hartuko ditugu.

Enplegu egonkorra eta duina sortzeko urtero 400.000€ bideratuko ditugu, gizon-emakumeen arteko soldata arrakala gainditzeari lehentasuna emanaz.

Enplegu industriala sendotuko dugu, Lanbide-heziketa eta enpresen arteko elkarlanarekin

Herritarrek euren bizitza-proiektuak garatu ahal izateko, aberastasuna sortzea eta banatzea ezinbestekoa da. Gure lehentasun nagusia da enplegu duina eta egonkorra herritar guztientzako aukera izatea.

Zarautzen sektoreen arteko oreka bideratuko dugu. Lehen sektoreari laguntza emango diogu azpiegiturak hobetu eta gaurkotzeko. Baserritarrei euren produktuak merkaturatzeko erraztasunak emango dizkiegu. Enplegu industriala indartzeko neurriak hartuko ditugu. Enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko saretzea bideratu eta erraztuko dugu. Hirugarren sektoreari arreta ipiniko diogu, Zarautzen ostalaritza urte osokoa, bizigarria eta jasangarria izan dadin. Merkataritza profesionala, gertukoa eta kalitatekoaren alde egingo dugu. Sektoreen arteko oreka eta eragileen arteko lankidetza lehentasunezkoak izango dira.

Enpleguaren arloan udal kontratazioetan neurri ausartak hartuko ditugu. Udala da zuzenean eta zeharka herriko lanpostu gehienen sortzen dituena. Hori dela eta, kontratazio publikoetan enplegu duina sustatuko dugu eta laneratzeko arazo gehien izan ditzaketen pertsonen kontratazioak sarituko ditugu. Udalak erantzukizunez jokatu behar du herritarrek enplegua, ongizatea eta bizitza kalitatea izan ditzaten.